Posts Tagged ‘zer entzun?

12
Uzt
11

asteko gomendioak


The big Lewosky
Ez da pelikula berria baina, ikusi gabe neukan. Merezi du ikustea, umore xelebrea du eta itzelezko musika. Filmaren nondik norakoa, ez zait hainbestekoa iruditu baina, barre dexente egin nuen pelikula ikustean. Aktoreen lana ere nahiko ona da.
Pelikulako zerbait azpimarratu beharko banu, lehen esan bezala, musika izango zen.
Horra gomendioa.

Ah, eta hona hemen, aurrekoan ikusi nuen musika taldearen bideo bat. Aramaion jo zuten beraien lehen kontzertua, anai-arrebak musika taldea. Xelebre xamarra, beste asko bezala.

24
maiatza
11

musika pixka bat soilik?


Hona hemen bideo bat. Ahal izanez gero osorik ikusi. No!

08
maiatza
11

egunari aurre egiteko


Bideo honekin, goxatu dut arratsaldea. Tori, zuentzako!

12
Api
11

gure bazterrak


Laboa, Laboa izan arren, a ze bertsioa Ordorikarena. Oso ona da. Txinaurriak diskoetako onenetarikoa, nire ustez.

Itzali argia, sakatu play, itxi begiak eta gozatu.

10
Api
11

sorginak eta gehiago


15
Mar
11

asteko gomendioak


Pasa den asteburuan, herriko gazte asanbladak zinema jarri du martxan. Eta hasteko, Babel izeneko pelikula ikusteko aukera izan genuen. Ez ginen jende asko batu baina, bertaratutakook oso gustora ikusi genuen pelikula.
Ona iruditu zitzaidan, ikusi beharrekoa. Hori bai, denbora hartu ia 3 ordu irauten du eta filmak. Eta adi egon, azpitituluak irakurtzeko. Kontakizuna latza eta muntaia itzela. Oso ondo lotzen dira istorio desberdinak, gainera hasieran badirudi ez dutela zer ikusirik elkarren artean. Baina istorioek aurrera egin ahala, beraien arteko loturak nabarmenduz dihoaz amaierarte. Oso ongi eginiko pelikula iruditu zitzaidan.
Horra hor laburpena. Eta ea datorren igandean zer ikusteko aukera dugun. Kontatuko dizuet.

Bestalde musika pixkat ere jarri dizuet. Azkenaldian nahikotxo entzuten ari naizen taldea da calle 13. Hip-hop edota reggeton musika egiten duten arren, nahiko letra onak dituzte. Eta reggetoia gorroto dudan arren, talde honek begiak irekiarazi dizkit. Reggetoi musikan, dena ez delako minigona, gasolina, tu cucu eta antzerakoak… Entzun eta esango didazue.

14
Mar
11

bizardunak


Asteburu honetan ikusi ditut lehendabiziko aldiz. Aurretik, makina bat bider entzunagatik ez dut kontzerturik ikusteko aukerarik izan. Beti izan da parean beste zerbait. Asteburuan baina, Ondarroako kafe antzokian eskainitako kontzertuan izan nintzen. Itzela izan zen kontzertua, beraien jarrera eta letrengatik. Baina batez ere, abesti tarteetan eskaini zituzten perlengatik. Hori da hori jarioa eta lotsa eza.
Inguruko gehienek esan didatenez aurreneko diska hobea ei da. Baina ni ez nator bat horrekin. Nire ustez aurreko diskoa, martxosoagoa edo dantzagarriagoa izan daiteke. Baina bigarren diska hau, askoz ere zirikatzaileagoa eta lotsagabeagoa iruditu zait niri. Eta momentuz, gehiago konbentzitu nau.
Hona hemen, azken diskako bideoklipa.

A ta mundialena, Niko Etxart bera ere kontzertuan izatea. Txantxa da, baina taldeko batek bere itxura zeukan eta ia bere doblea zela pentsatu nuen.

12
Mar
11

Musika pixkat


Gora Kintxo!

22
Urt
11

euskalakari


Aurten ere badator korrika, 17. aldiz. Aurtengoan, kanta Gose taldeak egin du eta hona hemen bideoa.

Aste honetan bertan aurkeztu dute, korrikako kanta eta bideoklipa. Horretaz gain, korrika kulturaleko eskaintza ere aurkeztu dute. Eta irakurri dudanagatik behintzat, interesgarria dirudi.
Ahal izan dudan edizio guztietan, hartu izan dut parte korrika kulturalean eta esan beharra daukat, lan oso onak ikusteko aukera izan dudala (Ander Lipusen antzerkia, gu ta gutarrak, Patxo eta Mikelen antzerkiak…). Aurten ere ez dut hutsik egingo, ez korrikan ez eta korrika kulturalean. Animatu zuek ere.
Ikasi, maitatu eta ari…euskalakari.

17
Urt
11

berurier noir


Autoan noanean, danetik entzun ohi izan dut; irratia eta baita musika ere. Egunaren arabera, bata edo bestea hautatzen dut. Baina azkenaldian, irratiak zeharo harrapatuta nauka. Zehazki, info7 irratiak. Ez du oso programazio zabala, baina bereziki gustuko ditut Café y periódico, Talaiatik mundura eta albistegiak. Horretaz gain, irrati honetan (garatze prozeuan dagoena, beraz bazkide egin zaitezke oraindik) musika asko ipintzen dute, hutsuneak betetzeko. Baina ez dute nola nahiko musika aukeratzen. Aspaldiko urteetan, irratian entzun dudan musikarik onena ipintzen dute. Ahaztu itzazue, eitb irratia edota gaztea bezalakoak. Info7 bezalakorik ez dago. Musika euskalduna, mundukoa, euskaraz edota erderaz, daneratik dago.
Hona hemen, aspaldiko perla bat, Berurier Noir frantzesak. Irratian entzun eta aspaldiko oroitzapenak etorri zaizkit gogora.
Ea bihar, info7-k ze oroitzapen gogorarazten didan.