Posts Tagged ‘karnabalak

01
Mar
11

2011ko karnabalak


Aurten ere iristear daude karnabalak. Aretxabaletan, igandean ospatuko dira eta dagoeneko herritarrak jo ta fuego ari dira karrozak eta mozorroak prestatzen. Ni neu ere, hortxe nabil neure mozorroa prestatzen. Aurten gainera, lehenengo aldiz, karroza ere prestatu dugu lagunartean. Aterri eginez gero, egun ederra izango da.
Gure herrian baina, mozorroa sekretua izan ohi denez, nik ere ez dizuet nirearen berri emango. Hori bai, aurrerapen gisa, hona hemen gure sintonia, letra eta guzti.

07
Ots
11

maskaradak


Aurtengo maskaradak hasi dira. Santa Grazi izan da aurtengoan, maskarada antolatzearen arduraduna eta atzo bertan ekin zieten erakustaldiei. Eguraldia eta giro paregoa izan zituzten lagungarri bertaratu zirenek. Egun pasa, edarra. Hona hemen irudi batzuk.

15
Ots
10

gaur ere…



Bihar seguruenik hobeto egongo naizela. Ea deskantsu apur batekin, rekuperatzen naizen.

10
Ots
10

Zirkoa


Aurtengo karnabaletan, zirkoz mozorrotuko gara. Edo hobe esanda, zirkoko pertsonai ezberdinena: malabaristak, pailazoak, trapezistak, emakume hegalaria, indartsua…
Sarean saltseatzen aritu naiz, zirkoaren historia, pertsonaiak, mozorroetarako ideiak.. Eta horien artean atentzioa deitu dit bideo honek. Cirque du soleil-eko artista batek, bere burua nola pintatzen duen azaltzen da. Emaitza paregabea da. Seguru, ekintza berdina errepikatzearen ondorioz lortutako emaitza dela. Baina ezin da ukatu, oso polita dela egiten duena. Zirkoko pertsonak, artista batzuk dira. Artista, bere zentzu zabal eta osoan. Pena da, zirkora behin joan izana. Baina bueno, inoiz ez da berandu, gustukoa errepikatzeko.
Horixe, hortxe duzue bideoa ea atsegin duzuen.