Archive for the 'Aisialdia' Category

21
Ira
11

Ellos por dinero, nosotras por placer


15
Ira
11

Udagoieneko kontuak


Uda amaitzear dago eta nik oraindik, ez diot ekin behar den moduan blog honi. Abuztuan izorratu zitzaidan ordenagailua eta ordudanik nabil, konpondu nahian. Baina ez da lan makala, nire gain hartu dudana, kontuan izanda sasi informatikari zalea naizela. Hala ere, eskerrak inguruan informatikoren bat edo beste ezagutzen dudan. Haiei esker lortu nuen, honako programa informatiko hau: photorec. Programa honi esker, ordenagailua formateatu ondoren, aurrez neukan informazio gehiena berreskuratu nahian nabil. Berreskuratzea erraza dirudi, baina zailena berriro lortutako artxibo eta gainontzeko edukiak berriro antolatu eta formatu egokian ipintzea da. Programak, lehen esan bezala, formateatutako ordenagailuetatik galdutako informazioa berreskuratzeko balio izateaz gain, disko gogor izorratu edota hondatutakoetako informazioa berreskuratzeko balio du. Ipini dudan loturan, aurkituko duzue informazio gehiago. Eskerrik asko, lagundu didan informatikariari, aupa hi!
Ni neu, hortantxe nabil, informazioa berreskuratu eta atondu guran. Baina denbora gehiegitxo eskatzen du, nire gustorako. Hori dela eta, ez nabil batere fin blogaren eguneratzearekin. Baina ideia dezente ditut buruan bueltaka. Hurrengo artikula, honi buruz izan daiteke, hurrengoa, horri buruz… Baina beno, nire ohiturengatik, ordenagailua txukun-txukun izan arte ez ditut post asko idatziko seguruenik.
Aurrerapen gisa baina, hona hemen, udan deskubritu eta zuentzat gomendagarriak iruditu zaizkidan pelikula, liburu eta musika taldeak. Hurrengorarte eta ez utsik egin.

Noviembre

El circo de la mariposa

Errotik (Gotzon Barandiaran)

El libro de los abrazos (Eduardo Galeano)

El Puchero del Hortelano

31
Abu
11

irailetik aurrera…


Berriro ere bueltan. Udako gomendioen berri emateko irrikitan eta ikasturte berrirako nobedadeekin. Laster arte.

22
Uzt
11

dama bikainak: liburu-jokoa


Liburu joko hau gomendagarria iruditzen zait hainbat arrazoirengatik.
1.- Emakumeei protagonismoa eskaintzearren
2.- Historian zehar emakumearen presentzia eta egindako ekarpena aldarrikatu eta azalaraztearren.
3.- Marrazkiengatik.
4.- Jolas eta liburuaren erabilera anitzengatik: ipuinak kontatu, dametara jolastu, eskulanetarako ereduak hautatzeko…
5.- Hizkuntzarengatik. Liburuan agertzen diren istorioak euskaraz eta gazteleraz baitaude.
6.- Euskal Herrian egina delako.

Aukera izanez gero, merezi duen jolas horietakoa da. Irakurri ahal izan duzuen bezala, arrazoi dezente aurkeztu dizkizuet.
Egileak honako hauek dira: Eneko González eta Txetxu Barea. Zorionak beraie eta nola ez, Ekilikua elkartearii. Segi horrela.
Hona hemen irudi batzuk:

04
Uzt
11

identik eta dixit


Hauexek dira, probatu berri ditudan azkenengo mahai jolasak.
Identik, mahai jolas honetan gidari batek marrazki bat deskribatu beharko du eta gainontzeko jokalariek, esandakoaren arabera marraztu. Marrazten abila izan edo ez, ez da hain garrantzitsua jolas honetan. Garrantzitsuena, deskribapen aproposak egitea eta horien araberako marrazkiak egitea da.
Marrazkiak egin ondoren, baldintza batzuk betetzen ote diren aztertzen da eta horren araberako puntuazioa banatzen da. Jolasaren unerik onena baina amaieran dator, egindako marrazkia, txartelean azaltzen den marrazkiarekin alderatzean. Barre edarrak egin genituen. Ea gustuko duzuen.

Dixit berriz, ez da mahai jolas berria. Orain dela pare bat urte argitaratu zuten eta izugarrizko arrakasta lortu du. Arrakasta eta sariak.
Lehenengo edizioak jendartean lortutako erantzuna ikusirik, bigarren edizio bat kaleratu zuten. Bertan, jolaserako 80 karta berri kaleratu zituzten. Eta hauek, lehenengo edizioko kartak bezain zoragarriak dira.
Hirugarren edizio honek, karta berriak izateaz gain, beste berrikuntza batzuk ere baditu. Hasteko, jokalari edo partaide kopurua handitu dute. Orain 12 jokalarik jolastu dezakete. Eta betiko arauez gain, bi moldaera berri ere gomendatzen ditu. Probatu, moldaera bat probatu dut oraindik eta asko gustatu zait. Beti bezala, Dixit-eko kartei esker, nire gogoek izarrez eta kolorez beteriko munduetan amets egiten dute. Ai, ze plazera!

09
Eka
11

haize hegoa


Irakurtzen jarraitu ‘haize hegoa’

30
maiatza
11

Jostailuak


Marrakech du izena, probatu dudan azken jostailuak. Bertan, Marrakecheko alfombra saltzaileak bezala, alfombrak ezarri behar dituzu taula erdian. Baina kontuz Assam-ekin. Assam beste jokalarien alfombren gainera eramanez gero, ordaindu egin beharko diezu eta.
Mahai jolas entretenigarria eta polita da, baina nire gusturako laburra. Partidak, 15 minutu inguru iraun lezake. Eta agian, aspaldian, mahai jolas luzeagoetara ohitu naiz. Hala eta guztiz gomendagarria iruditu zai. Jolasak, alfombrak taulan ipintzeko ongi pentsatzea eskatzen duelako. Ea probatzeko aukerarik duzuen.

Bestalde, hona hemen, bideojokoei buruzko artikulo interesgarri bat. Aurrez ere, aipatu izan ditut guraso.com webguneko artikuloak eta gaurkoa ere gomendagarria guztiz. Irakasle, hezitzaile eta baita, gurasoentzat.

19
maiatza
11

jaio da


Ez dakit zein ordutan izan den zehazki, ez eta zenbat pisatzen duen. Dakidan bakarra da, ondo dagoela eta esnea ere ongi hartzen duela. Gainera, begira aritu naiz, eta nabari da konplizitatea ama eta kumearen artean. Pozik nago, bizitzak aurrera jarraitzen duelako. Eta hona hemen, horren erakusgarri argazkiok.
Orain, laguntza beharko dut, izena ipintzeko. Ideia edota proposamenak onartzen dira. Amak Txupilin du izena, nola ipiniko diogu kumeari?

13
maiatza
11

igo gora


Atzo Arrasaten ikuskizu honekin gozatzeko aukera izan nuen. Igo gora, hitzak eta soinuak nahasten dituen ikuskizuna. Pena jende gutxi egon izana. Baina bertaratutakoentzako paregabea izan zen famili giroan, ikuskizunaz gozatzea.
Hona hemen aurrerapen txiki bat. Aukera izanez gero, ikusi, merezi du.

Igo Gora – Aurkezpena from igo gora on Vimeo.

12
maiatza
11

eta gaurkoa


Lander GARRO Idazlea
GARA Egunkaria

Sare sozialen iraultza

Ez naiz sare sozialetako beteranoa, katuka nabil oraindik. Ez nuen kide izateko asmorik, harik eta lagun batek labirinto zibernetiko hartan nire izena agertu zela esan zidan arte: nire izena han, eta neuk jakin ez. Malo. Orduan entxufatu nintzen, eta irudipena daukat Herri Urratsen modukoa dela, nolabait esatearren. Han badira lagunak, badira ezagunak, eta badira ikusi nahi ez genituzkeenak ere. Baina denak gabiltza laku berean bueltaka, eta derrigor aurkitzen dugu elkar bide xendraren batean, xingarrez betetako taloa eskutan, edo pedaloren batean, izerdia bota eta isuri. Badira sare sozial asko, baina neuk Facebook erabiltzen dut gehien. Erreboltarako tresna izan omen da urrutiko tokiren batean, Mediterraneoaren beste aldean. Zorionak hemengoon partetik, sarean baikabiltza gu ere, baina erreboltarako errezetarik gabe oraino. Geurean, ikusi dudanagatik, elkarren berri izateko balio du «feisbuk-ek», eta gutxi gehiago. Nork bere errepertorioa jartzen du, daukan onena: kanta bat, film zatiren bat, link bat… baina kontuz, lokiak lehertu arte pentsatu beharko du zer jarri: zenbat eta gandor handiagoa, zenbat eta hegal koloretsuagoak, orduan eta hobeto. «Intelektoaren pasarela» modukoa da. Baten batek zer edo zer interesgarria paratzen duenean, «atsegin dut» esaten diogu, konplize. Keinu bat da, deklarazio bat, deiadar bat: hark ere geurea kontuan har dezan. Ezer ez da kasualitate. Denek daukate horma bat, kaleko hormak bezalakoa, eta han espraiaz (uler bedi metafora) zer edo zer jar dezakegu, nahiz eta inportanteago izango den nori jartzen diogun, eta zergatik hari eta ez beste norbaiti, zer jartzen dugun baino. Kanpotik ikusita, zerbait serioa irudiko du, baina sare sozialak joko bat baino ez dira. Jokatu nahi baduzu, ongi etorri: iraultzak beste tokietan gertatzen dira.