Posts Tagged ‘teknologia berriak

07
Eka
11

astebeteren ondoren


Astebete egon naiz, bertan ezer idatzi gabe. Baina bueltan nator eta informazio dezenterekin gainera. Gaurkoan, aste honetan ezagutu ditudan ekimen eta webgune berrien barri eman gura dizuet. Hasteko, igandean, Durangoko Plateruena antzokian aurkeztu zuten 0 km egitasmoa aurkeztu nahi dizuet. Egitasmo honen helburua, sakabanaketarekin amaitzeaz gain, sakabanaketak eragindakoak jendarteari erakustea da. Eta ondorengo belaunaldientzako, dokumentazioa uztea. Aurkezpena oso txukuna izan zen eta antzokia lepo bete zen. Sakabanaketak eragindako sentzazio eta emozio dezente azaltzen saiatu ziren eta baita lortu ere. Zorionak, bi urte luzez, argazkiak ateratzen ibili denari eta nola ez, senide eta lagun guztiei. Ea egoera honek, amaiera aise ikusten duen. Hona hemen albistea.
Bestalde, sarean honako bi helbide berri hauek aurkitu ditut: bata txarie izenekoa eta bestea prezi. Bigarren helbidea, lehenengoari esker aurkitu dut.
Txarie, software askearen inguruko berriak eskaintzen dituen webgune berria da, dinamikoa eta argia iruditu zait. Eta gainera, bertan azaltzen den informazioa guztiz erabilgarria iruditu zait. Azalpenak ere nahiko ulergarriak dira, eta horrek asko errezten du, software askeari buruzko jakin mina piztea. Bertan, prezi izeneko webgune baten berri ematen dute. Prezi izeneko webgune horrek aurkezpenak egiteko beste modu bat eskaintzen du; desberdina, intuitiboa sortzeko, dibertigarria eta erakargarria. Atzo bertan, aritu nintzen probatzen eta merezi du. Orain arteko power pointak albo batera utzi eta beste aire berri bat, gure aurkezpenetan.
Eskerrik asko, txarie webguneari eta horrela jarrai dezatela. Informazio erabilgarri eta askea eskaintzen.

30
maiatza
11

Jostailuak


Marrakech du izena, probatu dudan azken jostailuak. Bertan, Marrakecheko alfombra saltzaileak bezala, alfombrak ezarri behar dituzu taula erdian. Baina kontuz Assam-ekin. Assam beste jokalarien alfombren gainera eramanez gero, ordaindu egin beharko diezu eta.
Mahai jolas entretenigarria eta polita da, baina nire gusturako laburra. Partidak, 15 minutu inguru iraun lezake. Eta agian, aspaldian, mahai jolas luzeagoetara ohitu naiz. Hala eta guztiz gomendagarria iruditu zai. Jolasak, alfombrak taulan ipintzeko ongi pentsatzea eskatzen duelako. Ea probatzeko aukerarik duzuen.

Bestalde, hona hemen, bideojokoei buruzko artikulo interesgarri bat. Aurrez ere, aipatu izan ditut guraso.com webguneko artikuloak eta gaurkoa ere gomendagarria guztiz. Irakasle, hezitzaile eta baita, gurasoentzat.

12
maiatza
11

eta gaurkoa


Lander GARRO Idazlea
GARA Egunkaria

Sare sozialen iraultza

Ez naiz sare sozialetako beteranoa, katuka nabil oraindik. Ez nuen kide izateko asmorik, harik eta lagun batek labirinto zibernetiko hartan nire izena agertu zela esan zidan arte: nire izena han, eta neuk jakin ez. Malo. Orduan entxufatu nintzen, eta irudipena daukat Herri Urratsen modukoa dela, nolabait esatearren. Han badira lagunak, badira ezagunak, eta badira ikusi nahi ez genituzkeenak ere. Baina denak gabiltza laku berean bueltaka, eta derrigor aurkitzen dugu elkar bide xendraren batean, xingarrez betetako taloa eskutan, edo pedaloren batean, izerdia bota eta isuri. Badira sare sozial asko, baina neuk Facebook erabiltzen dut gehien. Erreboltarako tresna izan omen da urrutiko tokiren batean, Mediterraneoaren beste aldean. Zorionak hemengoon partetik, sarean baikabiltza gu ere, baina erreboltarako errezetarik gabe oraino. Geurean, ikusi dudanagatik, elkarren berri izateko balio du «feisbuk-ek», eta gutxi gehiago. Nork bere errepertorioa jartzen du, daukan onena: kanta bat, film zatiren bat, link bat… baina kontuz, lokiak lehertu arte pentsatu beharko du zer jarri: zenbat eta gandor handiagoa, zenbat eta hegal koloretsuagoak, orduan eta hobeto. «Intelektoaren pasarela» modukoa da. Baten batek zer edo zer interesgarria paratzen duenean, «atsegin dut» esaten diogu, konplize. Keinu bat da, deklarazio bat, deiadar bat: hark ere geurea kontuan har dezan. Ezer ez da kasualitate. Denek daukate horma bat, kaleko hormak bezalakoa, eta han espraiaz (uler bedi metafora) zer edo zer jar dezakegu, nahiz eta inportanteago izango den nori jartzen diogun, eta zergatik hari eta ez beste norbaiti, zer jartzen dugun baino. Kanpotik ikusita, zerbait serioa irudiko du, baina sare sozialak joko bat baino ez dira. Jokatu nahi baduzu, ongi etorri: iraultzak beste tokietan gertatzen dira.

30
Api
10

zer ari da gertazen Euskal herrian?


Lotura interesgarria honakoa. Helbide berri bat kontsultarako, informaziorako eta nola ez esperientziak elkartrukatzeko.
Orain dela gutxi ezagutu dut. Oraindik, denbora behar dut ongi ezagutzeko.

19
Api
10

sare sozialak


Honako bideo honetan, Txatxilipurdi elkarteak, sare sozialen inguruan egindako ikerketaren berri ematen da.
Pil-pilean dagoen gaia da, sare sozialen erabileraren afera. Interesgerriak berriz, ondorio ezberdinak.

16
Ots
10

pelikulak


Lagun batek galdetu dit, ia nondik lortzen ditudan ikusitako filmak. Zuzenean erantzun diot berari baina, besteok jakitea ere, ez legoke gaizki.
Aurrerantzean idatziko dudana ez dakit guztiz “legala” den, baina aukerak edukita eta kultura zabaltzeko asmotan…Hortxe azalpenak.
Aurrez aipatutako beste post batean, downloadhelper-aren istorioa kontatu nuen. Eta bai, firefox-aren aplikazio hori erabiltzen dut, musika, audio eta bideoak (youtbe, euskaltube…) neure ordenagailura deskargatzeko.
Pelikulak batzuk on-line ikusten ditut eta beste batzuk jaitsi egiten ditut. On-line aukera, kaka hutsa da. Lotura honek, pelikula bat gehienez 70 minutuz ikusteko aukera eskaintzen du normalean. Nik ez dut beste modurik aurkitu, filmak on-line osorik ikusteko.
Lotura berdinean dauden pelikula batzuek, deskargatzeko aukera eskaintzen dute. Eta hori baliatzen dut. Deskarga bakoitzak, ordubete inguru irauten du gehienetan. Eta kalitateari dagokionez, orain arte ikusitakoarekin ezin naiz kexatu.
Bestalde, web orri horretan aurkitzen diren pelikulak, nahiko komertzialak direla ere esan beharra dago. Baina film interesgarriak ere aurkitu daitezke.

20
Abe
09

interneteko oinarrizko eskubideak


Oraindik ez baldin badakizu zeintzuk diren, hemen duzu aukera

03
Aza
09

Eskola 2.0


Hemen uzten dizuet, atzoko egunkarian argitaratutako artikulu interesgarri bat. Bertan, Zapaterok eta Celaak martxan jarri duten kanpainaren inguruko kritika egiten da. Agian zuetako batzuk ez dakizue, baina Zapaterok 20000 ordenagailu eramangarri erosi ditu, eskoletako 5.mailako ikasgeletarako.
Iritzi artikulua Ana Perez, Emilse Benabides eta Josean Bueno Irakasleak eta STEE-EILAS sindikatuko kideek sinatzen dute.
Interesgarria da oso, denbora daukazuenean irakurtzekoa.
Artikulua Gara egunkarian argitaratu zen 2009ko azaroaren 2an.

Eskola 2.0

21
Urr
09

Hau ez da larrei zoratzen!


Hona hemen, beste tipo xelebre bat ordenagailuarekin harremanetan.

20
Urr
09

Teknologia berriekin zoratu beharrean


Sarritan geure onetik ateratzen gaituzten arren, beharrezkoak ditugu.