Posts Tagged ‘gorputz margotuak

04
Aza
09

Harrigarria, tipoa!


Ikusi bideoa. Seguruenik harrituta geratuko zarete, bertan agertzen diren irudiengatik. Oso marrazki politak agertzen baitira. Baina harrigarriena ez da hori. Harrigarriena, gizon honek duen lan egiteko modua da. Eskurik gabe, ahoa erabiliz soilik, margotzen ditu giza gorputzak. Badu abilezia tipoak.
Beharrak eraginda ikasiko zuen horrela marrazten, seguruenik. Hortxe dugu adibide ona, zailtasunen aurrean beti ei dago zirrikituren bat. Eta horixe da gure lana, zirrikitu hori bilatzen laguntzeko, bidea erraztea edota bidean lagun izatea.