Posts Tagged ‘Gr 11

15
Urr
09

Astebeterako proposamena


Aupa zuek!

Hona hemen, udan egin dudan ibilbidearen argazki bat. Bertan Batanz-ek3.etapa. Bujaruelo-Balneario de Panticosa, Ibons de Batans. (09-09-06)o ibona agertzen da, atzean Vignemale mendia duela.

Aurtengo udan, 16 egunetan zehar ibili naiz mendian gora, mendian behera.  Pinetan hasi genuen ibilbidea eta Hondarrabian amaitu. Tartean, euria, beroa, gosea, nekea eta hainbat gora-behera jasan ditugu. Baina hala ere esperientzia mundiala izan da. Batzuetan sufritzeak merezi duela konturatu gara. Eta “sufrimendu” txiki horrek emaitza haundiak ematen dituela ere konturatu gara. Argazkiko irudia bezala.

Horixe izan da nire udako esperientzia. Gr-11, transpirenaikaren zatia oinez egitea. Beste urte batean, geratzen zaidan zatia egingo dudala espero dut.