Posts Tagged ‘ikasle eguna

02
Aza
09

Larunbatean, arrasatera?


Horixe, asteburu honetarako plana. Ikasleontzako zita dugu bertan, ikasle eguna. Eta aurten gainera Arrasaten izango da. Bertan topaketak, bazkaria, kale animazioa, manifestazioa, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira. Eta horretaz aparte, sekulako giroa ere egongo dela ziur nago. Horixe, ikaslea bazara eta larunbaterako planik ez badaukazu, hemen neure plana. Gerturatu Arrasatera eta ea zerbait ikasteaz gain, ongi pasatzen dugun.