Posts Tagged ‘Zer da bizitza?

21
Ira
11

Ellos por dinero, nosotras por placer


31
Abu
11

irailetik aurrera…


Berriro ere bueltan. Udako gomendioen berri emateko irrikitan eta ikasturte berrirako nobedadeekin. Laster arte.

09
Eka
11

haize hegoa


Irakurtzen jarraitu ‘haize hegoa’

08
Eka
11

15-m mugimendua


Hona hemen, sarean aurkitutako artikulu bat. Maiatzaren 24koa da baina, oso ongi azaltzen ditu, nire ustez, mugimenduaren nondik norakoak. Ea zuei ere baliagarria suertatzen zaizuen.

07
Eka
11

astebeteren ondoren


Astebete egon naiz, bertan ezer idatzi gabe. Baina bueltan nator eta informazio dezenterekin gainera. Gaurkoan, aste honetan ezagutu ditudan ekimen eta webgune berrien barri eman gura dizuet. Hasteko, igandean, Durangoko Plateruena antzokian aurkeztu zuten 0 km egitasmoa aurkeztu nahi dizuet. Egitasmo honen helburua, sakabanaketarekin amaitzeaz gain, sakabanaketak eragindakoak jendarteari erakustea da. Eta ondorengo belaunaldientzako, dokumentazioa uztea. Aurkezpena oso txukuna izan zen eta antzokia lepo bete zen. Sakabanaketak eragindako sentzazio eta emozio dezente azaltzen saiatu ziren eta baita lortu ere. Zorionak, bi urte luzez, argazkiak ateratzen ibili denari eta nola ez, senide eta lagun guztiei. Ea egoera honek, amaiera aise ikusten duen. Hona hemen albistea.
Bestalde, sarean honako bi helbide berri hauek aurkitu ditut: bata txarie izenekoa eta bestea prezi. Bigarren helbidea, lehenengoari esker aurkitu dut.
Txarie, software askearen inguruko berriak eskaintzen dituen webgune berria da, dinamikoa eta argia iruditu zait. Eta gainera, bertan azaltzen den informazioa guztiz erabilgarria iruditu zait. Azalpenak ere nahiko ulergarriak dira, eta horrek asko errezten du, software askeari buruzko jakin mina piztea. Bertan, prezi izeneko webgune baten berri ematen dute. Prezi izeneko webgune horrek aurkezpenak egiteko beste modu bat eskaintzen du; desberdina, intuitiboa sortzeko, dibertigarria eta erakargarria. Atzo bertan, aritu nintzen probatzen eta merezi du. Orain arteko power pointak albo batera utzi eta beste aire berri bat, gure aurkezpenetan.
Eskerrik asko, txarie webguneari eta horrela jarrai dezatela. Informazio erabilgarri eta askea eskaintzen.

19
maiatza
11

jaio da


Ez dakit zein ordutan izan den zehazki, ez eta zenbat pisatzen duen. Dakidan bakarra da, ondo dagoela eta esnea ere ongi hartzen duela. Gainera, begira aritu naiz, eta nabari da konplizitatea ama eta kumearen artean. Pozik nago, bizitzak aurrera jarraitzen duelako. Eta hona hemen, horren erakusgarri argazkiok.
Orain, laguntza beharko dut, izena ipintzeko. Ideia edota proposamenak onartzen dira. Amak Txupilin du izena, nola ipiniko diogu kumeari?

17
maiatza
11

amamaren kutxa


Amamaren kutxa zaharra zurezkoa da,
brontzezko sarrailarekin.
“Irekitzen dudanean ez ditut topatzen utzi nituen gauzak, dio ahapeka, baizik eta beste batzuk”.
Amamaren oroimen, tristura eta alegrantziena da kutxa hori, bizi izandako egun hiletako gauzena, eta ustekabeena.
“Nik ere halako kutxa bat nahi nuke!”, esan diot.
“Halakoxea izango duzu, ume…”, dio amamak irribarrez, “nahi baduzu eta nahi ez baduzu ere”.

Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. (Joseba Sarrionandia, 2010)

13
maiatza
11

igo gora


Atzo Arrasaten ikuskizu honekin gozatzeko aukera izan nuen. Igo gora, hitzak eta soinuak nahasten dituen ikuskizuna. Pena jende gutxi egon izana. Baina bertaratutakoentzako paregabea izan zen famili giroan, ikuskizunaz gozatzea.
Hona hemen aurrerapen txiki bat. Aukera izanez gero, ikusi, merezi du.

Igo Gora – Aurkezpena from igo gora on Vimeo.

07
maiatza
11

euria ari duela esaten digute


Hemen, notizia berriak, kar kar. Eta musika pixka bat eguna argitzeko.

02
maiatza
11

bizi gera


Hemen, horren lekuko.