Posts Tagged ‘Menorka

05
Ira
10

kroketa proposamena


Udako aste baten egin beharreko plana duzue hauxe: kroketa plana. Nik probatu dut eta guztiz gomendagarria iruditzen zait. Zertan datzan kroketa planak? Osagaiak, hauexek: Hondartza duen leku lasaia, toalla eta hondartzarako gailu guztiak (bainujantzia edo ez, krema…), liburua, tuperra (aldez aurretik prestatutako tortillarentzako) eta konpainia ona.
Nik kroketa plana Menorkan egin dut eta oso leku aproposa da, plan horretarako. Hondartza lasai eta txikiak,ur gardenak, lasaitasuna, natura, liburua… Menorkak baditu bai, txoko ugari eta niretzat kuttunena Mitjana izeneko kala izan da, zoragarria. Aukera izanez gero ez zazuela albo batera utzi. Pena merezi du, astebetez behintzat, gainontzeko lurtar bat bezala sentitzeak.