Posts Tagged ‘ubuntu

13
maiatza
10

heldu da ubuntu 10.04



Aurreko astean ezarri nion nire ordenagailuari, ubuntu 10.04 berria. Itxuraz, aurreko bertsioaren nahiko antzerakoa da. Baina saltseatzen aritu naiz, eta konturatu naiz, itxi, handitu eta gainontzeko botoiak, eskuman izan beharrean ezkerrean dituela. Eta ez zait larregi gustatu, botoiak eskuman edukitzera ohitu bainaiz. Hala ere, eskerrak Alaintxuk dagoeneko, alternatiba azaldu digula. Zer egingo genuke bera gabe?jeje. Bromak alde batera utzita, esan beharra daukat ez zaiizkidala nabarmenak iruditu bertsio berriaren aldaketak. Dena dela, saltseatzen jarraituko dut, hobeto ezagutzeko.
Bide batez, hemendik jendea animatu nahiko nuke, ubuntu sistema eragilea probatzera. Animatu!! Abantailak ugariak baitira.

01
Aza
09

Aupa Ubuntu!


Ia lortu dut ubuntu 9.10 nire ordenagailuan instalatzea. Gainera, oraingoan aurretik egindako partizioa ezabatu eta ubuntu bakarrik instalatu dut. Agur windows!!!
Pozik nago ubuntu berriarekin, dagoeneko openoffice-a euskaraz daukat, ordenagailuan cd-ak sartutakoan irakurtzen ditu, musika primeran entzuten da, skype-a ere instalatu diot….dena elegante. Momentuz zorionak ematea besterik ez zait geratzen, hor atzean ixil-ixilik lanean dabilen jende guztiari.
Pilartxo mundiala da ubuntu berria, denok erabili beharrekoa. Ulerterraza, azkarra, erakargarria, eraginkorra….dena dauka. Mundiala!
Aupa ubuntu!
karmic_koala

28
Urr
09

Ubuntu 9.10


Bihar izango dugu eskuragarri, ubunturen bertsio berria. Ubuntu, sistema eragile askea da eta urtez urte hobetuz doa, jendearen ezkutuko lanari esker.
Ez naiz teknologia berrietan aditua, baina gustuko ditut. Orain urtebete hasi nintzen sistema hau erabiltzen eta orain arteko esperientzia oso ona izan da. Asko ikasi dut ordenagailuen mundu honetan.
Desiatzen nago bertsio berria probatzeko, ea nolako abantailak dakartzan.
Txoko honetatik, gonbidapena luzatzen diet ikasle eta erabiltzaile guztiei sistema eragile askeak probatzera eta ezagutzera. Ezagutu ondoren, ez duzue zalantzarik izango.
Animatu!
ubuntu