Posts Tagged ‘blogak

18
Urt
10

blog honetan idazteko kodeak


Agian, hauxe izan beharko litzateko nire lehenengo post-a, blog honetan.Baina beno, inoiz ez da berandu.

Jarraian beraz, blog (deitu nahi diozuen bezala) pertsonal honetan, idatzi beharrekoa, nola idatzi behar den zehazten duen arautegia:

1.- Blog honetan, ezin izango dira pertsonen izen eta irudiak editatu, pertsona horien baimen edota lekukotasunik gabe. Pertsona horiek, aski ezagunak badira, ez da horrela izango. Ezizenak erabiltzea aholkatzen du egileak.

2.- Blog honek, egilearen pribatutasuna babesten du. Egileak berak erabakiko du, bizitzako zein alderdi erakutsi eta zein ez, unean uneko egoerak hala eskatuta.

3.- Egileak, bere erabakia errespeta dezaten eskatzen die gainontzeko erabiltzaileei. Eta iradokizun, zalantza, kontraesan, kexu edo abarrik izanez gero, berari jakinaraztea ahalbidetzen du.

Eskerrik asko.

22
Abe
09

nola txertatu audioa blogean?


Denboratxo bat pasa da dagoeneko, galdera hori suertatu zitzaidanetik. Baina azkenean, eta kasualitatez erantzuna aurkitu nuen atzo, sarean.
Bilatzailean blog interesgarri bat aurkitu nuen. Eta bertako lotura horretan ezagutu nuen Grooveshark web gunea. Oraindik ez ditut ezagutzen, eskaintzen dituen funtzio guztiak. Baina printzipioz, bertan dagoen audioa, mozilla nabigatzailea erabilita, gure wordpressean txertatzeko aukera eskaintzen du.
Modu argian gainera.
Artxibategia txukuna da baina, euskarazko musikaren falta sumatu dut. Hala eta guztiz ere, oraindik saltseatzen jarraitu behar dut. Agian beste sorpresaren batekin topo egingo dut. Nork jakin?
Horixe, web gune interesgarria grooveshark, audioa blogean txertatzeko.

18
Aza
09

Nola txertatu audioa blogean?


Aurreko klaseko post-ean, irakasleek audioa blogean nola txertatu azaldu ziguten. Baina azalpen hori, goer interneteko web orria erabilita eta explorer nabigatzaileen erabiltzaileentzako zen. Beste azalpen bat ere bazetorren, firefox-ekin lortzekoa baina ez dut oso ondo ulertzen.
Hortxe azalpena:

Beste modu bat audioko sarrerak txertatzeko (edozein bilatzailearekin ere balio duena. FIREFOX, etab.)

* Para acceder a la dirección real de una canción de Goear, tenemos que acceder a su fichero XML, para ello introducimos en nuestro navegador la dirección http://www.goear.com/files/sst/secmXXXXXXX.xml sustituyendo la cadena XXXXXXX por la cadena de siete dígitos que aparece al final de cada dirección de canción Goear, como esta: http://www.goear.com/listen.php?v=ca84ce8
* Resulta: http://www.goear.com/files/sst/secmca84ce8.xml
* Una vez hecho esto, se abrirá un documento de texto en formato XML, y con la dirección real de la canción en el tag
* Ahora ya solo queda copiar esa dirección e insertarla en nuestro blog de la siguiente forma:
* [ audio=http://www.goear.com/files/sst4/ddfdc970d3b38061d7496e9faf64cc7d.mp3]

Norbaitek hau ulertzen badu, zorionak! Ni oraindik hasiberria naiz eta mundu honetan.
Hala eta guztiz ere eskertuko nuke, norbaitek musika edo audioa, nire blogean nola txertatu azalduko balit.
Eskerrik asko, ea zeozer lortzen dudan.