Posts Tagged ‘downloadhelper

16
Ots
10

pelikulak


Lagun batek galdetu dit, ia nondik lortzen ditudan ikusitako filmak. Zuzenean erantzun diot berari baina, besteok jakitea ere, ez legoke gaizki.
Aurrerantzean idatziko dudana ez dakit guztiz “legala” den, baina aukerak edukita eta kultura zabaltzeko asmotan…Hortxe azalpenak.
Aurrez aipatutako beste post batean, downloadhelper-aren istorioa kontatu nuen. Eta bai, firefox-aren aplikazio hori erabiltzen dut, musika, audio eta bideoak (youtbe, euskaltube…) neure ordenagailura deskargatzeko.
Pelikulak batzuk on-line ikusten ditut eta beste batzuk jaitsi egiten ditut. On-line aukera, kaka hutsa da. Lotura honek, pelikula bat gehienez 70 minutuz ikusteko aukera eskaintzen du normalean. Nik ez dut beste modurik aurkitu, filmak on-line osorik ikusteko.
Lotura berdinean dauden pelikula batzuek, deskargatzeko aukera eskaintzen dute. Eta hori baliatzen dut. Deskarga bakoitzak, ordubete inguru irauten du gehienetan. Eta kalitateari dagokionez, orain arte ikusitakoarekin ezin naiz kexatu.
Bestalde, web orri horretan aurkitzen diren pelikulak, nahiko komertzialak direla ere esan beharra dago. Baina film interesgarriak ere aurkitu daitezke.

24
Aza
09

Nola deskargatu audio fitxategiak goear.com web gunetik?


Nahiz eta oraindik ez dudan lortu, audio artxiboak nire blogean nola txertatzen diren ikastea, ikerketa lanean aritu naiz asteburuan ordenagailuarekin eta beste gauza berri bat ikasi dut. http://www.goear.com web gunetik, gure ordenagailura audio artxiboak nola deskargatu.
Horretarako mozzila firefox web nabigatzailea behar da lehendabizi. Bueno hori, nire proposamenean.
Mozilla nabigatzaileak aukera desberdinak eskaintzen ditu. Eta horietako bat downloadhelper da.
1. Ireki ezazu mozilla nabigatzailea.
2. Fitxategia, editatu… aukeren artean, jo ezazu tresnen atalera.
3. Bertan klikatu gehigarriak atalean eta leiho berri bat irekiko da zuen ordenagailuan.
4. Leiho horretan ere hainbat aukera ageri dira eta hedapenak agertzen den laukitxoan klikatu beharko da. Puzle zatitxoaren irudia duen laukian, hain zuzen.
5. Bertan downloadhelper izeneko “programa” ageri da. Berau ordenagailuan instalatu beharko duzue.
6. Instalazioa egindakoan, zuen web nabigatzailean, downloadhelper-ri dagokion laukitxo berria azalduko da.
7. http://www.goear.com web gunean sartzerakoan hautatu abesti bat entzuteko. Utzi guztiz kargatzen abestia eta ondoren downloadhelper laukitxo gainean klikatuz gero, audio artxiboa deskargatzeko aukera azalduko da.
8. Deskargatu eta listoo!

Espero dut azalpena argia izatea eta baliagarria.
Bitartean nire ikerketa lanarekin jarraituko dut.