Posts Tagged ‘txikilandia

30
Abe
10

baita 20 gehiago ere


Aurten ere badator, Txikilandia. Arrasateko haur eta gaztetxoentzako garaiotako parkea. Puzgarriak, musu margoketa, eskulanak, ahatetxoak, karaokea, ludotekak, ipuin kontalariak, ziber txokoa… Danetariko ekintzak aurkituko dituzte bertaratzen direnek.
Aurten baina, Txikilandiak 20 urte betetzen ditu, ez da makala. Eta nola ez, urtebetetzea ganoraz ospatzeko aukera ere izango da. Urtarrilak 4, asteartean izango da.
Badakizue beraz, txiki eta haundi, denok zaudete gonbidatuta Txikilandiara.

Hona hemen albistea.

28
Abe
09

bai, bai, aurten be bai.


Badator, Txikilandia.
Jolastu, barre egin, dantzatu, abestu, salto egin…Hori eta askoz gehiago nahi baduzu, zatoz gure festara!
Txikilandiara.
Urtarrilaren 2, 3 eta 4ean Arrasateko, musakolako kiroldegian.