Posts Tagged ‘unibertsitateko lanak

11
Mai_Maiatza_laburdura
10

Artikulu berria eskolarako

Iritzia SHERPAK ALA ASTOAK

29
Mar_Martxoa_laburdura
10

eskolako artikulua

Euskarako ikasgairako idatzitako artikulua.

ALEXANDERPLATZ vs. L’ECOLE
50. hamarkadan, komunistak izan ziren Berlineko teilatu guztietako gurutzeak kentzeko agindua eman zutenak. Ez ziren konturatu, Berlineko ikur den Alexander Platzeko telebista antena-dorrearen itzalak ere gurutze itxura duela.
Bitxikeriak bitxikeri, gogor hasi zen Frantziar estatua 2005an ikur erlijiosoak eskoletatik ezabatu nahian. Jakinekoa da, Frantziak “aitzindari” izaten jarraitzen duela laikotasunaren bidean. Eta nola ez, gainontzeko nazioak ere ibilbide antzekotik dihardute. Baina lortu al daitezke benetan ikur horiek ezabatzea? Eta are gehiago, beharrezkoa al da ikur horiek hezkuntza sistematik ezabatzea? Zeintzuk dira ikur horiek? Galdera lartxo eta erantzun gutxi, agintarien adierazpenetan.
Erlijioak, betidanik izan dira jendartearen parte. Gizakiak berezkoa duen espiritualtasunaren kanalizatzaile izan dira erlijioak. Historian zehar baina erlijioen izenean, zenbait erakunde erlijiosoek egindakoak adostasunak eta desadostasunak sortu izan ditu gure artean. Hala ere, erlijioak gure jendartearen ezaugarrietako bat baldin badira, zergatik ez dute Hezkuntza sisteman kabidarik izan behar? Hezkuntza eta heziketaren helburuak ez al dira, ba etorkizuneko pertsona hobeagoak heztea? Eta etorkizuneko pertsonek, erlijio mota desberdinekin ere elkarbizitzen jakin beharko dute.
Hezkuntza sistemak, askatasun eta parekidetasun oinarrietan zentraturik hezi behar ditu ikasleak. Norberaren ikurrak eta norberaren identitatea baloratuz. Beraz, norberak aukeratu beharko luke zein janzkera eroan eskolara, zein eskoletara joan, balore zehatz batzuk eskaintzen dituen eskola bat hautatu…
Bestalde, ikur erlijiosoak aipatzerako orduan, ezin gara ageriko ikurrekin gelditu. Gure egunerokotasunean, hainbat ikur erlijiosoez inguraturik baikaude: gure herriko jaiak, eskolako egutegia, ospakizunak, ikasmaterialetako zenbait eduki, erlijio zehatz batzuen inguruko irakaspenak eta gainontzeko erlijioekiko mespretsu edo isilaraztea… Erlijio ikurrak eskoletatik ezabatu behar balira, hauek guztiak ere, ezabatu beharko lirateke. Eta, badirudi momentuz behintzat, sakoneko ikur horiekiko interes gutxi dagoela agintarien aldetik.
“Liberté, égalité, fraternité” Frantziaren ikurrak omen dira. Agian horiek ezabatu nahian dabiltza eta ez dira oraindik konturatu.




ameraune

Egutegia

Maiatza 2012
As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz
« Ira_Iraila_laburdura    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.