Posts Tagged ‘errezeta

09
Abe_Abendua_laburdura
09

Nola egin krepak?

Bo hortxe doa, krepak egiteko errezeta. Klaseko lagun batzuen eskaerari kasu egin beharko diot eta.
OSAGAIAK:
Litro erdi esne hotz
125gr. irina
5 arrultza (baserrikoak badira hobe!)
50gr. gurin
25gr. azukre
gatz pittin bat

Lehendabizi bol haundi batean nahastu itzazu: esnea, irina, azukrea, gatza eta arraultzeak. Ondo nahastu orea, irinezko pinportarik geratu ez dadin. Orea sendo xamarra irtengo balitz, pasa ezazu orea txinotik. Orea fina baldin bada, ongi dago.
Ondoren urtu ezazu, gurina. Behin gurina urtuta duzula, gehitu iezaizu gurina, aurrez egindako oreari. Ongi nahastu berriz.
Krepak egiteko orea gertu daukazu, orain presta ezazu zartagina. Zartagina ertz bakoa bada, hobeto bestela etxean duzun edozein zartaginek balioko dizu. Kontuan izan, zartagina ahalik eta leunena izatea.
Krepak egin aurretik, jar ezazau zartagina sutan eta igurtzi aparteko gurin pusketa batekin. Jarraian, burruntzail (cazo) batean hartu orea eta zartaginera bota. Alde bietatik egina dagoenean platerera atera. Barruan nahi dizkiozun osagaiak sartu daitezke (txokolatea, fruta, barakiak bexamelarekin…) Nahi duzuna.
Kontuan izan barruko osagaiak goxoak badirela, krepari zartaginetik atera ostean azukre pixka bat bota behar zaiola. Eta alderantziz, barruko osagaiak gaziak badira, gatz pixkat.

Gomendioa: Krepari zartaginean buelta emateko orduan, erabili itzazu paleta zabal eta handiak. Bestela krepa hautsiko da eta.

ON EGIN! (lagunartean bada, hobeto)




ameraune

Egutegia

Maiatza 2012
As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz
« Ira_Iraila_laburdura    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.