Archive for the 'Zinea' Category

15
Ira_Iraila_laburdura
11

Udagoieneko kontuak

Uda amaitzear dago eta nik oraindik, ez diot ekin behar den moduan blog honi. Abuztuan izorratu zitzaidan ordenagailua eta ordudanik nabil, konpondu nahian. Baina ez da lan makala, nire gain hartu dudana, kontuan izanda sasi informatikari zalea naizela. Hala ere, eskerrak inguruan informatikoren bat edo beste ezagutzen dudan. Haiei esker lortu nuen, honako programa informatiko hau: photorec. Programa honi esker, ordenagailua formateatu ondoren, aurrez neukan informazio gehiena berreskuratu nahian nabil. Berreskuratzea erraza dirudi, baina zailena berriro lortutako artxibo eta gainontzeko edukiak berriro antolatu eta formatu egokian ipintzea da. Programak, lehen esan bezala, formateatutako ordenagailuetatik galdutako informazioa berreskuratzeko balio izateaz gain, disko gogor izorratu edota hondatutakoetako informazioa berreskuratzeko balio du. Ipini dudan loturan, aurkituko duzue informazio gehiago. Eskerrik asko, lagundu didan informatikariari, aupa hi!
Ni neu, hortantxe nabil, informazioa berreskuratu eta atondu guran. Baina denbora gehiegitxo eskatzen du, nire gustorako. Hori dela eta, ez nabil batere fin blogaren eguneratzearekin. Baina ideia dezente ditut buruan bueltaka. Hurrengo artikula, honi buruz izan daiteke, hurrengoa, horri buruz… Baina beno, nire ohiturengatik, ordenagailua txukun-txukun izan arte ez ditut post asko idatziko seguruenik.
Aurrerapen gisa baina, hona hemen, udan deskubritu eta zuentzat gomendagarriak iruditu zaizkidan pelikula, liburu eta musika taldeak. Hurrengorarte eta ez utsik egin.

Noviembre

El circo de la mariposa

Errotik (Gotzon Barandiaran)

El libro de los abrazos (Eduardo Galeano)

El Puchero del Hortelano

12
Uzt_Uztaila_laburdura
11

asteko gomendioak

The big Lewosky
Ez da pelikula berria baina, ikusi gabe neukan. Merezi du ikustea, umore xelebrea du eta itzelezko musika. Filmaren nondik norakoa, ez zait hainbestekoa iruditu baina, barre dexente egin nuen pelikula ikustean. Aktoreen lana ere nahiko ona da.
Pelikulako zerbait azpimarratu beharko banu, lehen esan bezala, musika izango zen.
Horra gomendioa.

Ah, eta hona hemen, aurrekoan ikusi nuen musika taldearen bideo bat. Aramaion jo zuten beraien lehen kontzertua, anai-arrebak musika taldea. Xelebre xamarra, beste asko bezala.

22
Eka_Ekaina_laburdura
11

asteko pelikulak

Aste oso bat idatzi barik, lartxo izan da. Baina ez pentsa lo egon naizenik. Asteburuan, hasteko pelikula parea ikusteko aukera izan dut. Eta horretaz gain, blog honetan unibertsitateko lanak igotzeko prestatzen aritu naiz.
Asteburuko filmak honakoak izan dira: Big Fish eta Micmacs.
Lehena, Tim Burton zuzendarian filma da eta ez da berria. Gustatu zitzaidan, negarrez amaitu nuen. Ez da horrenbesterako baina, sentibera nengoen eta horrelaxe harrapatu ninduen pelikulak. Pelikulan gehien gustatu zitzaidana, zuzendariak fikzioa eta umorea nahasteko duen gaitasuna da. Baina bere filmen artean bat aukeratu beharko banu, ez zen hauxe izango. Ona iruditu zait baina, ez horrenbesterako.

Bigarrena berriz, zinean ikusi dut, zain egon bainaiz estreinurako. Eta itxaroteak, oraingoan ere, pena merezi izan du. Pelikula frantsez honen zuzendariak, aurretik Amelie filma ere zuzendu zuen, ikaragarria.
Eta honako film berri hau ere, asko gustatu zait. Armen inguruko negozioei egurra emateko, fikzioa, umorea eta artista-txatarrero kuadrila berezia ditu lagun protagonistak. Mundiala. Baina berriro ikusi behar dudala uste dut, elkarrizketa batzuk hobeto ulertu nahi baititut. Eta nola ez, soinu banda itzela du.
Aukera izanez gero, ikusi beharrekoa.

13
Eka_Ekaina_laburdura
11

pelikula parea

Hona hemen, asteburuan ikusitako azkenengo filmak.
Lehena, carandiru. Brasileko kartzela bateko istorioa kontatzen du. 3000 presorentzako lekua izanagatik bertan 7000 preso daude eta medikua berriz, bakarra. Kartzelako bizimodua, hiesa, botere indarrak… dira bertan azaltzen direnak. Hori bai, umoreak ere badu lekua kartzelan. Istorio latza izanagatik, merezi duen filma. Garratza, bizitza bera, bezalakoa.

Bigarrena berriz, Little Miss Sunshine. Pelikula yankeea, familia berezi baten bizimoduaren berri ematen diguna. Familia berezia, bizimodu berezia, umore berezia… Azken finean denok gara bereziak, gure berezitasunean eta gure berezitasunekin.

Duda barik, maitagarria.

18
Mar_Martxoa_laburdura
11

persépolis

Marjane Satraniren nobela grafikoa eta filma da. Atzo bertan ikusi nuen filma eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Bertan, Iraneko neska baten bizimodua kontatzen da. Neskatoaren ibilbidean hainbat gora-behera gertatzen dira eta ondorioz, birritan Iranetik irten beharra izaten du. Iraneko egoera politikoa, soziala, emakume eta gizonen arteko harremanak, kultur aniztasuna eta beste hainbat gai jorratzen dira pelikulan. Pelikula, animaziozkoa da eta ia denbora gehienean txuri beltzean. Nik ez dut izan aukerarik gazteleraz ikusteko, soilik frantsezez gaztelerazko azpi-tiuluekin. Eta nahiz eta kontakizuna bizia izan, ez dut arazorik izan haria ez galtzeko.
Oso gomendagarria iruditu zait pelikula, gainera emakume batek sortua da eta horrek badu, bere balio erantsia. Ea gustuko duzuen, zuek ere.

Kuriosoa iruditu zait pelikularen amaiera. Gogoratzen orain dela hilabete pare bat, “Nadie sabe nada de los gatos persas” pelikula gomendatu nizuela? Bi pelikula horien amaiera, berdina edo antzekoa da. Kasualitatea ote? Edota gazte asko hiltzen ote dira modu horretan Iranen? Zalantza batzuk hortxe…

15
Mar_Martxoa_laburdura
11

asteko gomendioak

Pasa den asteburuan, herriko gazte asanbladak zinema jarri du martxan. Eta hasteko, Babel izeneko pelikula ikusteko aukera izan genuen. Ez ginen jende asko batu baina, bertaratutakook oso gustora ikusi genuen pelikula.
Ona iruditu zitzaidan, ikusi beharrekoa. Hori bai, denbora hartu ia 3 ordu irauten du eta filmak. Eta adi egon, azpitituluak irakurtzeko. Kontakizuna latza eta muntaia itzela. Oso ondo lotzen dira istorio desberdinak, gainera hasieran badirudi ez dutela zer ikusirik elkarren artean. Baina istorioek aurrera egin ahala, beraien arteko loturak nabarmenduz dihoaz amaierarte. Oso ongi eginiko pelikula iruditu zitzaidan.
Horra hor laburpena. Eta ea datorren igandean zer ikusteko aukera dugun. Kontatuko dizuet.

Bestalde musika pixkat ere jarri dizuet. Azkenaldian nahikotxo entzuten ari naizen taldea da calle 13. Hip-hop edota reggeton musika egiten duten arren, nahiko letra onak dituzte. Eta reggetoia gorroto dudan arren, talde honek begiak irekiarazi dizkit. Reggetoi musikan, dena ez delako minigona, gasolina, tu cucu eta antzerakoak… Entzun eta esango didazue.

09
Mar_Martxoa_laburdura
11

asteko pelikulak

Hauexek dira aste honetan gomendatu nahi ditudanak: Cisne negro eta Pa negre. Kasualitate hutsa biek iluntasunarekin daukaten zerikusia.
Lehenengo, Cisne negro ikusi nuen, orain hiru bat aste. Eta egia esan behar badizuet, asko kosta zitzaidan pelikula ulertzea. Momentu batzuetan, protagonista bezala, zoratzeko puntuan izan nintzen neu ere. Agian pelikula ondo egina dagoelako edota ingelesez ikusi eta ez nuelako dena ongi ulertu, auskalo.
Dena dela, filma gomendagarria iruditzen zait, protagonistak bizi dituen sentsazioak nahiko ongi isladatzen dituelako. Horretaz gain, amaren papera ere ikaragarria iruditu zait.
Pelikulak berez, baleteko dantzari batek bizi duen esperientzia gordina kontatzen du. Eta egia esan, arrosa koloreko tutua jantzi arren, neska hauetako askok bizimodu iluna (behartua, sakrifikatua…) dute. Horra hor aukera.

Asteburuan berriz, Pa negre ikusteko aukera izan dut. Nahiko kritika onak izan ditu eta banuen gogoa ikusteko. Gainera ez nahiz damutu.
Filmak, Espainiako gerra zibilaren ondorioak kontatzen dizkigu Andreu izeneko mutiko baten ikuspuntutik. Gogorra, latza da kontakizuna, maiz bizitza bezalakoa. Ongi irudikatzen ditu, gerra osteko gosetea, pobrezia edota etxetik alde egin beharrak. Hala eta guztiz ere, niretzako pelikularen azken sekuentziak izan dira gogorrenak.
Merezi du pelikulak.

15
Ots_Otsaila_laburdura
11

Asteburuko filma

Los caballeros de la mesa cuadrada, da asteburuan ikusitako pelikula. Ez dizuet esango, takarraran joateko filma ikustera, baina ez dago guztiz txarto. Umore klase hori gustuko izatea da gakoa. Monty Python atsegin bazenuen, hau ere gustatuko zaizu.

01
Ots_Otsaila_laburdura
11

beste pelikula bat

Atzo bertan, Nadie sabe nada de gatos persas pelikula ikusteko aukera izan nuen. Pelikula bitxia iruditu zait, hainbat arrazoirengatik. Hasteko, pelikula bat baino, dokumental baten itxura duela esango nuke, istorioa tratatzeko era eta irudiak muntatzeko moduagatik.
Gainera, gidoia aitzaki hutsa iruditzen zait, Iraneko musika egoera ezagutu eta horri buruz hausnartzea baita kontua, nire ustez.
Hala ere, asko gustatu zait eta uste dut, pena merezi duela ikusteak. Agian, honek Iran eta inguruak hobeto ezagutzen lagunduko digutelako. Kultura berriak ezagutzea ondo dago baina garrantzitsua iruditzen zait aztertzea, nola eraldatzen diren kulturak. Eta pelikula honek, Irango kultura musikalaren eraldaketaren zertzelada batzuk eskaintzen dizkigu.

30
Urt_Urtarrila_laburdura
11

Asteko gomendioak

Aspaldian ez dut pelikularik ikusi, baina asteburuan pare bat ikusteko aprobetxatu dut.
Lehenengoa, Contra la pared izenekoa, asko gustatu zait. Pelikula Alemanian eta Turkian kokatzen da eta nahiko istorio xelebrea azaltzen da bertan. Istorio xelebrea, hasiera batean. Sakonean aztertuz gero, kultura turkoan tradizioak mantentzearen eztabaida azaltzen baita modu gordinean. Kuriosoa iruditu zait filma, ez baitut ia ezer ezagutzen kultura turkoa eta bertako kulturan, ezkontzak duen eraginaz.
Gainera, pelikulak istorioaz gain, musikagatik eta irudien muntaiagatik ere erakargarria iruditu zait. Eta nola ez, umorea. Hau ere, nahiko berezia.
Ikusi beharrekoa.

Bigarrena berriz, El discurso del Rey, izan da. Egunkarian irakurri nuen aspaldi eta ikusteko gogoa sortu zitzaidan. Baina, agian ikusi ondoren, esan nezake gehiago espero nuela.
Interesgarria da, hizkuntzak eta batez ere, jende aurrean hitz egiteko gaitasunak zer nolako eragina duen pertsonongan. Ikuspegi horretatik da interesgarria filma, baina gainontzean ez du aparteko ezer.
Hemen baina, erregearen emaztearen papera antzezten duen emakumearen lana aipatu nahiko nuke.

Hurrengoan, gehiago.




ameraune

Egutegia

Maiatza 2012
As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz
« Ira_Iraila_laburdura    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.