Archive for the 'Teknolgia berriak' Category

15
Ira_Iraila_laburdura
11

Udagoieneko kontuak

Uda amaitzear dago eta nik oraindik, ez diot ekin behar den moduan blog honi. Abuztuan izorratu zitzaidan ordenagailua eta ordudanik nabil, konpondu nahian. Baina ez da lan makala, nire gain hartu dudana, kontuan izanda sasi informatikari zalea naizela. Hala ere, eskerrak inguruan informatikoren bat edo beste ezagutzen dudan. Haiei esker lortu nuen, honako programa informatiko hau: photorec. Programa honi esker, ordenagailua formateatu ondoren, aurrez neukan informazio gehiena berreskuratu nahian nabil. Berreskuratzea erraza dirudi, baina zailena berriro lortutako artxibo eta gainontzeko edukiak berriro antolatu eta formatu egokian ipintzea da. Programak, lehen esan bezala, formateatutako ordenagailuetatik galdutako informazioa berreskuratzeko balio izateaz gain, disko gogor izorratu edota hondatutakoetako informazioa berreskuratzeko balio du. Ipini dudan loturan, aurkituko duzue informazio gehiago. Eskerrik asko, lagundu didan informatikariari, aupa hi!
Ni neu, hortantxe nabil, informazioa berreskuratu eta atondu guran. Baina denbora gehiegitxo eskatzen du, nire gustorako. Hori dela eta, ez nabil batere fin blogaren eguneratzearekin. Baina ideia dezente ditut buruan bueltaka. Hurrengo artikula, honi buruz izan daiteke, hurrengoa, horri buruz… Baina beno, nire ohiturengatik, ordenagailua txukun-txukun izan arte ez ditut post asko idatziko seguruenik.
Aurrerapen gisa baina, hona hemen, udan deskubritu eta zuentzat gomendagarriak iruditu zaizkidan pelikula, liburu eta musika taldeak. Hurrengorarte eta ez utsik egin.

Noviembre

El circo de la mariposa

Errotik (Gotzon Barandiaran)

El libro de los abrazos (Eduardo Galeano)

El Puchero del Hortelano

12
Mai_Maiatza_laburdura
11

eta gaurkoa

Lander GARRO Idazlea
GARA Egunkaria

Sare sozialen iraultza

Ez naiz sare sozialetako beteranoa, katuka nabil oraindik. Ez nuen kide izateko asmorik, harik eta lagun batek labirinto zibernetiko hartan nire izena agertu zela esan zidan arte: nire izena han, eta neuk jakin ez. Malo. Orduan entxufatu nintzen, eta irudipena daukat Herri Urratsen modukoa dela, nolabait esatearren. Han badira lagunak, badira ezagunak, eta badira ikusi nahi ez genituzkeenak ere. Baina denak gabiltza laku berean bueltaka, eta derrigor aurkitzen dugu elkar bide xendraren batean, xingarrez betetako taloa eskutan, edo pedaloren batean, izerdia bota eta isuri. Badira sare sozial asko, baina neuk Facebook erabiltzen dut gehien. Erreboltarako tresna izan omen da urrutiko tokiren batean, Mediterraneoaren beste aldean. Zorionak hemengoon partetik, sarean baikabiltza gu ere, baina erreboltarako errezetarik gabe oraino. Geurean, ikusi dudanagatik, elkarren berri izateko balio du «feisbuk-ek», eta gutxi gehiago. Nork bere errepertorioa jartzen du, daukan onena: kanta bat, film zatiren bat, link bat… baina kontuz, lokiak lehertu arte pentsatu beharko du zer jarri: zenbat eta gandor handiagoa, zenbat eta hegal koloretsuagoak, orduan eta hobeto. «Intelektoaren pasarela» modukoa da. Baten batek zer edo zer interesgarria paratzen duenean, «atsegin dut» esaten diogu, konplize. Keinu bat da, deklarazio bat, deiadar bat: hark ere geurea kontuan har dezan. Ezer ez da kasualitate. Denek daukate horma bat, kaleko hormak bezalakoa, eta han espraiaz (uler bedi metafora) zer edo zer jar dezakegu, nahiz eta inportanteago izango den nori jartzen diogun, eta zergatik hari eta ez beste norbaiti, zer jartzen dugun baino. Kanpotik ikusita, zerbait serioa irudiko du, baina sare sozialak joko bat baino ez dira. Jokatu nahi baduzu, ongi etorri: iraultzak beste tokietan gertatzen dira.

15
Eka_Ekaina_laburdura
10

ekaitzaldi

Lagun batek gomendatu zidan blog hau. Bertan euskal musika sorta galanta aurkituko duzue. Abesti batzuk zuzenean entzuteko aukera dago edota jaisteko. Itzela da, zenbat musika dagoen hemen; Los ocho bilbainos, kerobiaren azkena, muxikoak…. Danetik.
Saltseatu pixkat.
Ni ere horrela ibili naiz, nahiz eta hasieran pixka bat nazkatu. Bertatik jeisten nituen rar artxiboak ezin bainituen zabaldu. Google-en baina aurkitu dut konponbidea, terminalean gauza pare bat aldatu eta listo. Orain nahi aina musika jeitsi dezaket eta gero ondo entzun.

31
Mai_Maiatza_laburdura
10

Iratxe Esnaolaren artikulua

Interesgarria iruditu zait, gaurko artikulu hau. Gainera eskertzekoa da, nolako modu ulergarrian idazten duen Esnaolak. Aurretik ere irakurri izan ditut bere artikuklu batzuk, gaur8n. Baina gaurko honek, zer pentsatua eman dit.

13
Mai_Maiatza_laburdura
10

heldu da ubuntu 10.04


Aurreko astean ezarri nion nire ordenagailuari, ubuntu 10.04 berria. Itxuraz, aurreko bertsioaren nahiko antzerakoa da. Baina saltseatzen aritu naiz, eta konturatu naiz, itxi, handitu eta gainontzeko botoiak, eskuman izan beharrean ezkerrean dituela. Eta ez zait larregi gustatu, botoiak eskuman edukitzera ohitu bainaiz. Hala ere, eskerrak Alaintxuk dagoeneko, alternatiba azaldu digula. Zer egingo genuke bera gabe?jeje. Bromak alde batera utzita, esan beharra daukat ez zaiizkidala nabarmenak iruditu bertsio berriaren aldaketak. Dena dela, saltseatzen jarraituko dut, hobeto ezagutzeko.
Bide batez, hemendik jendea animatu nahiko nuke, ubuntu sistema eragilea probatzera. Animatu!! Abantailak ugariak baitira.

30
Api_Apirila_laburdura
10

zer ari da gertazen Euskal herrian?

Lotura interesgarria honakoa. Helbide berri bat kontsultarako, informaziorako eta nola ez esperientziak elkartrukatzeko.
Orain dela gutxi ezagutu dut. Oraindik, denbora behar dut ongi ezagutzeko.

19
Api_Apirila_laburdura
10

sare sozialak

Honako bideo honetan, Txatxilipurdi elkarteak, sare sozialen inguruan egindako ikerketaren berri ematen da.
Pil-pilean dagoen gaia da, sare sozialen erabileraren afera. Interesgerriak berriz, ondorio ezberdinak.

16
Ots_Otsaila_laburdura
10

pelikulak

Lagun batek galdetu dit, ia nondik lortzen ditudan ikusitako filmak. Zuzenean erantzun diot berari baina, besteok jakitea ere, ez legoke gaizki.
Aurrerantzean idatziko dudana ez dakit guztiz “legala” den, baina aukerak edukita eta kultura zabaltzeko asmotan…Hortxe azalpenak.
Aurrez aipatutako beste post batean, downloadhelper-aren istorioa kontatu nuen. Eta bai, firefox-aren aplikazio hori erabiltzen dut, musika, audio eta bideoak (youtbe, euskaltube…) neure ordenagailura deskargatzeko.
Pelikulak batzuk on-line ikusten ditut eta beste batzuk jaitsi egiten ditut. On-line aukera, kaka hutsa da. Lotura honek, pelikula bat gehienez 70 minutuz ikusteko aukera eskaintzen du normalean. Nik ez dut beste modurik aurkitu, filmak on-line osorik ikusteko.
Lotura berdinean dauden pelikula batzuek, deskargatzeko aukera eskaintzen dute. Eta hori baliatzen dut. Deskarga bakoitzak, ordubete inguru irauten du gehienetan. Eta kalitateari dagokionez, orain arte ikusitakoarekin ezin naiz kexatu.
Bestalde, web orri horretan aurkitzen diren pelikulak, nahiko komertzialak direla ere esan beharra dago. Baina film interesgarriak ere aurkitu daitezke.

02
Ots_Otsaila_laburdura
10

ipad, ipod eta ipotx

Ene margari!
Horrenbeste berrikuntzekin, txoratuko gaituzte.
Ikusi bideoa, itzela da.
Agian, kalean ere norbaitek ipad-a eramango du jaka barruan sartuta?? Auskalo!

01
Ots_Otsaila_laburdura
10

argazki parea

Orain, argazkilaritzarekin zaletu naiz, jejeej.
Ea argazkiok, gustatzen zaizkizuen?




ameraune

Egutegia

Maiatza 2012
As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz
« Ira_Iraila_laburdura    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.