Archive for the 'Musika' Category

15
Ira_Iraila_laburdura
11

Udagoieneko kontuak

Uda amaitzear dago eta nik oraindik, ez diot ekin behar den moduan blog honi. Abuztuan izorratu zitzaidan ordenagailua eta ordudanik nabil, konpondu nahian. Baina ez da lan makala, nire gain hartu dudana, kontuan izanda sasi informatikari zalea naizela. Hala ere, eskerrak inguruan informatikoren bat edo beste ezagutzen dudan. Haiei esker lortu nuen, honako programa informatiko hau: photorec. Programa honi esker, ordenagailua formateatu ondoren, aurrez neukan informazio gehiena berreskuratu nahian nabil. Berreskuratzea erraza dirudi, baina zailena berriro lortutako artxibo eta gainontzeko edukiak berriro antolatu eta formatu egokian ipintzea da. Programak, lehen esan bezala, formateatutako ordenagailuetatik galdutako informazioa berreskuratzeko balio izateaz gain, disko gogor izorratu edota hondatutakoetako informazioa berreskuratzeko balio du. Ipini dudan loturan, aurkituko duzue informazio gehiago. Eskerrik asko, lagundu didan informatikariari, aupa hi!
Ni neu, hortantxe nabil, informazioa berreskuratu eta atondu guran. Baina denbora gehiegitxo eskatzen du, nire gustorako. Hori dela eta, ez nabil batere fin blogaren eguneratzearekin. Baina ideia dezente ditut buruan bueltaka. Hurrengo artikula, honi buruz izan daiteke, hurrengoa, horri buruz… Baina beno, nire ohiturengatik, ordenagailua txukun-txukun izan arte ez ditut post asko idatziko seguruenik.
Aurrerapen gisa baina, hona hemen, udan deskubritu eta zuentzat gomendagarriak iruditu zaizkidan pelikula, liburu eta musika taldeak. Hurrengorarte eta ez utsik egin.

Noviembre

El circo de la mariposa

Errotik (Gotzon Barandiaran)

El libro de los abrazos (Eduardo Galeano)

El Puchero del Hortelano

12
Uzt_Uztaila_laburdura
11

asteko gomendioak

The big Lewosky
Ez da pelikula berria baina, ikusi gabe neukan. Merezi du ikustea, umore xelebrea du eta itzelezko musika. Filmaren nondik norakoa, ez zait hainbestekoa iruditu baina, barre dexente egin nuen pelikula ikustean. Aktoreen lana ere nahiko ona da.
Pelikulako zerbait azpimarratu beharko banu, lehen esan bezala, musika izango zen.
Horra gomendioa.

Ah, eta hona hemen, aurrekoan ikusi nuen musika taldearen bideo bat. Aramaion jo zuten beraien lehen kontzertua, anai-arrebak musika taldea. Xelebre xamarra, beste asko bezala.

24
Mai_Maiatza_laburdura
11

musika pixka bat soilik?

Hona hemen bideo bat. Ahal izanez gero osorik ikusi. No!

08
Mai_Maiatza_laburdura
11

egunari aurre egiteko

Bideo honekin, goxatu dut arratsaldea. Tori, zuentzako!

12
Api_Apirila_laburdura
11

gure bazterrak

Laboa, Laboa izan arren, a ze bertsioa Ordorikarena. Oso ona da. Txinaurriak diskoetako onenetarikoa, nire ustez.

Itzali argia, sakatu play, itxi begiak eta gozatu.

10
Api_Apirila_laburdura
11

sorginak eta gehiago

15
Mar_Martxoa_laburdura
11

asteko gomendioak

Pasa den asteburuan, herriko gazte asanbladak zinema jarri du martxan. Eta hasteko, Babel izeneko pelikula ikusteko aukera izan genuen. Ez ginen jende asko batu baina, bertaratutakook oso gustora ikusi genuen pelikula.
Ona iruditu zitzaidan, ikusi beharrekoa. Hori bai, denbora hartu ia 3 ordu irauten du eta filmak. Eta adi egon, azpitituluak irakurtzeko. Kontakizuna latza eta muntaia itzela. Oso ondo lotzen dira istorio desberdinak, gainera hasieran badirudi ez dutela zer ikusirik elkarren artean. Baina istorioek aurrera egin ahala, beraien arteko loturak nabarmenduz dihoaz amaierarte. Oso ongi eginiko pelikula iruditu zitzaidan.
Horra hor laburpena. Eta ea datorren igandean zer ikusteko aukera dugun. Kontatuko dizuet.

Bestalde musika pixkat ere jarri dizuet. Azkenaldian nahikotxo entzuten ari naizen taldea da calle 13. Hip-hop edota reggeton musika egiten duten arren, nahiko letra onak dituzte. Eta reggetoia gorroto dudan arren, talde honek begiak irekiarazi dizkit. Reggetoi musikan, dena ez delako minigona, gasolina, tu cucu eta antzerakoak… Entzun eta esango didazue.

14
Mar_Martxoa_laburdura
11

bizardunak

Asteburu honetan ikusi ditut lehendabiziko aldiz. Aurretik, makina bat bider entzunagatik ez dut kontzerturik ikusteko aukerarik izan. Beti izan da parean beste zerbait. Asteburuan baina, Ondarroako kafe antzokian eskainitako kontzertuan izan nintzen. Itzela izan zen kontzertua, beraien jarrera eta letrengatik. Baina batez ere, abesti tarteetan eskaini zituzten perlengatik. Hori da hori jarioa eta lotsa eza.
Inguruko gehienek esan didatenez aurreneko diska hobea ei da. Baina ni ez nator bat horrekin. Nire ustez aurreko diskoa, martxosoagoa edo dantzagarriagoa izan daiteke. Baina bigarren diska hau, askoz ere zirikatzaileagoa eta lotsagabeagoa iruditu zait niri. Eta momentuz, gehiago konbentzitu nau.
Hona hemen, azken diskako bideoklipa.

A ta mundialena, Niko Etxart bera ere kontzertuan izatea. Txantxa da, baina taldeko batek bere itxura zeukan eta ia bere doblea zela pentsatu nuen.

12
Mar_Martxoa_laburdura
11

Musika pixkat

Gora Kintxo!

07
Ots_Otsaila_laburdura
11

maskaradak

Aurtengo maskaradak hasi dira. Santa Grazi izan da aurtengoan, maskarada antolatzearen arduraduna eta atzo bertan ekin zieten erakustaldiei. Eguraldia eta giro paregoa izan zituzten lagungarri bertaratu zirenek. Egun pasa, edarra. Hona hemen irudi batzuk.




ameraune

Egutegia

Maiatza 2012
As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz
« Ira_Iraila_laburdura    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.