Uda amaitzear dago eta nik oraindik, ez diot ekin behar den moduan blog honi. Abuztuan izorratu zitzaidan ordenagailua eta ordudanik nabil, konpondu nahian. Baina ez da lan makala, nire gain hartu dudana, kontuan izanda sasi informatikari zalea naizela. Hala ere, eskerrak inguruan informatikoren bat edo beste ezagutzen dudan. Haiei esker lortu nuen, honako programa informatiko hau: photorec. Programa honi esker, ordenagailua formateatu ondoren, aurrez neukan informazio gehiena berreskuratu nahian nabil. Berreskuratzea erraza dirudi, baina zailena berriro lortutako artxibo eta gainontzeko edukiak berriro antolatu eta formatu egokian ipintzea da. Programak, lehen esan bezala, formateatutako ordenagailuetatik galdutako informazioa berreskuratzeko balio izateaz gain, disko gogor izorratu edota hondatutakoetako informazioa berreskuratzeko balio du. Ipini dudan loturan, aurkituko duzue informazio gehiago. Eskerrik asko, lagundu didan informatikariari, aupa hi!
Ni neu, hortantxe nabil, informazioa berreskuratu eta atondu guran. Baina denbora gehiegitxo eskatzen du, nire gustorako. Hori dela eta, ez nabil batere fin blogaren eguneratzearekin. Baina ideia dezente ditut buruan bueltaka. Hurrengo artikula, honi buruz izan daiteke, hurrengoa, horri buruz… Baina beno, nire ohiturengatik, ordenagailua txukun-txukun izan arte ez ditut post asko idatziko seguruenik.
Aurrerapen gisa baina, hona hemen, udan deskubritu eta zuentzat gomendagarriak iruditu zaizkidan pelikula, liburu eta musika taldeak. Hurrengorarte eta ez utsik egin.
Noviembre
El circo de la mariposa
Errotik (Gotzon Barandiaran)
El libro de los abrazos (Eduardo Galeano)
El Puchero del Hortelano






