Hemen uzten dizuet, atzoko egunkarian argitaratutako artikulu interesgarri bat. Bertan, Zapaterok eta Celaak martxan jarri duten kanpainaren inguruko kritika egiten da. Agian zuetako batzuk ez dakizue, baina Zapaterok 20000 ordenagailu eramangarri erosi ditu, eskoletako 5.mailako ikasgeletarako.
Iritzi artikulua Ana Perez, Emilse Benabides eta Josean Bueno Irakasleak eta STEE-EILAS sindikatuko kideek sinatzen dute.
Interesgarria da oso, denbora daukazuenean irakurtzekoa.
Artikulua Gara egunkarian argitaratu zen 2009ko azaroaren 2an.
03
Nov
09
Ondo pentsetan jat Eskola 2.0 proiektua, baina honen aurretik lan asko ein biher da, eta nik ez dakit horreik pertsonok horretan pentsau dauien.
Hasteko, ze prestakuntza berezi jasoko daue irakasliek proiektu honen inguruen? Metodologian pentsatu daue?
Bestetik, ze sistema eragile eruengo daue? Klasien sistema eragile askie, eta gero buleguetan Windows. Paradoxa…
Horixe hain justu, artikulua idatzi dauienak planteatzen dittuzten galderak. Erantzunak, irakaskuntzan parte hartzen douen eragile desberdinen artien adostu biherrekuek izengo die. Ez da lan makala aurretik daukouena. Baina benetan, tresna honeik erabilgarrixek diela uste badou, ekin ein bieko dotzeu lan honei.
Eskerrik asko Irati zure ekarpenagatik.
Jarraittu bide horretan.